EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016085

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 4koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkura osatuko duten kideak izendatzeko dena.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-05-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201601919
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/09an argitaratutako 2015/10/27ko 201500203 DEKRETUA

Urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren bidez onartutako Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamenduaren V. Tituluak ezarri du Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluaren berariazko erregulazioa.
Aipatutako Erregelamenduaren 119.3 artikuluaren arabera, aurreko paragrafoetan esandako izendapenak egindakoan, gizarte-aurreikuspeneko erakundeen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuak emandako agindu baten bidez izendatuta geratuko dira Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkura osatuko duten kideak, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide titular eta ordezko:
a) Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak:
– Juan Miguel Bilbao Garai jauna, Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordea, Ogasun eta Finantza sailaren ordezkari, lehendakariordea izango dena; ordezkoa, Manuel Urquijo Urrutia jauna.
– Zuriñe Embid Zubiria andrea, Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria, Ogasun eta Finantza sailaren ordezkari; ordezkoa, Jose María Barrutia Legarreta jauna, Ekonomia eta Plangintza zuzendaria.
– Joseba Andoni Alcalde Amutxategi jauna, Ogasun eta Finantza sailaren ordezkari; ordezkoa, Fernando Iturriaga Ancín jauna.
– José Andrés Blasco Altuna jauna, Enplegu eta Lan sailburuordea, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren ordezkari; ordezkoa, Jose Javier Losantos Omar jauna, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria.
b) Foru-aldundien ordezkariak:
– Jose Luis Cimiano Ruiz jauna, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari; ordezkoa, Teresa Viguri Martinez andrea, Ogasun zuzendaria.
– José Gabriel Rubí Casinello jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari; ordezkoa, Aitor Soloeta Eraso jauna.
– Jabier Larrañaga Garmendia jauna, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari; ordezkoa, Jose Enrique Corchón Alvarez jauna, Finantza eta Aurrekontu zuzendaria.
c) Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkaria:
– Luis María Ugarte Azpiri jauna; ordezkoa, Carlos Maza Guzmán jauna.
d) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkaria:
– Jon Ariño Gallego jauna, Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioko lehendakaria.
e) Enpresaburu-elkarteen ordezkariak:
– Pablo Martín Goitia jauna; ordezkoa, Aitor Otaola Diaz de Alda jauna.
– Patxi Sasigain Saenz de Buruaga jauna; ordezkoa, Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.
f) Sindikatu eta sindikatu-konfederazioen ordezkariak:
– Ioseba Villarreal Olaizola jauna, ELA sindikatuaren ordezkari; ordezkoa, Luis Manuel Agirre Elustondo jauna.
– Oihan Ostolaza Arruabarrena jauna, LAB sindikatuaren ordezkari; ordezkoa, Rafael Izquierdo Sanchez jauna.
– Mari Cruz Vicente Peralta andrea, CCOO sindikatuaren ordezkari; ordezkoa, Miguel Reimúndez Millán jauna.
– Luis Alberto Landa Guerra jauna, UGT sindikatuaren ordezkari; ordezkoa, Maribel Ballesteros Martínez andrea.
g) Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen ordezkariak:
– Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jauna; ordezkoa, Patxo Aiestaran Barandiaran jauna.
– Iñaki Ureta Gómez de Tejada jauna; ordezkoa, Eva González Serna andrea.
– Virginia Oregui Navarrete andrea; ordezkoa, Amaia Aldasoro Iturbe andrea.
– Pedro Unamuno Bidasoro jauna; ordezkoa, Juan Pérez Morán jauna.
h) Gizarte-aurreikuspenaren arloan esperientzia eta konpetentzia frogatua duten pertsonak:
– Jon Andoni Aldecoa Olañeta jauna.
– Francisco Javier Arrieta Idiakez jauna.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 4a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.