EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016085

15/2016 DEKRETUA, 2016ko apirilaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko zenbait kide kargutik kendu eta izendatzen dituena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201600015
Xedapenaren data: 2016-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201601914
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/07/17an argitaratutako 2013/07/01eko 201300028 DEKRETUA
  • Ikus 2015/05/25ean argitaratutako 2015/05/14ko 201500012 DEKRETUA

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 16. artikuluak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua eratu zuen, lankidetzako eragileen ordezkaritza organoa izan zedin. Garapenerako euskal lankidetza publikoaren inguruko proposamenak, irizpenak eta jarraipena egiteko ahalmena du kontseiluak.
Lege horren 16.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren osaera, funtzionamendua eta egitekoak arautu zituen, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bitartez. Dekretu horren 3. artikuluak kontseiluko kideak zeintzuk diren ezartzen du, eta 4. artikuluak, kideak izendatzeko prozedura zein den.
Lehendakariaren uztailaren 1eko 28/2013 Dekretuaren bitartez, kontseilu horretako oraingo kide titular eta ordezko kideak izendatu ziren. Lehendakariaren martxoaren 26ko 11/2014 Dekretuaren bitartez, kide bat aldatu zen, eta, geroago, maiatzaren 14ko 12/2015 Dekretuaren bitartez, beste kide bat aldatu zen.
Urriaren 21eko 197/2014 Dekretuaren bitartez, irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3.1.b) artikulua aldatu da, xedatzeko kontseilu horretako kide izango direla Eusko Jaurlaritzaren zazpi ordezkari eta ordezkari horietatik bana izendatuko dituztela honako gai hauetan eskumena duten sailek: kanpo harremanetan; nekazaritzan; gizarte ongizatean eta gizarte zerbitzuetan; ogasunean; hezkuntzan; osasunean; eta ingurumenean.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzan gizarte ongizatean eta gizarte zerbitzuetan eskumena duen sailak kide berriak izendatu ditu.
Bestalde, eta horrekin batera, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluan dituzten ordezkariak aldatzeko eskaria egin dute.
Azkenik, Euskal Fondoa – Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal Elkarteak kontseilu horretan dituen kideak aldatzeko proposamena egin du.
Ondorioz, eta irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren buru gisa, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Kargutik kentzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide hauek:
Titularrak:
Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano jauna.
Jagoba Fernández Alonso jauna.
Xabier Legarreta Gabilondo jauna.
Arantzazu Santos Ciriquiain andrea.
Imanol Landa Jauregi jauna.
Ordezkoak:
Jose Luis Madrazo Juanes jauna.
Pilar Dosal Pérez andrea.
Monika Plazaola Sojo andrea.
Mikel Arrastoa Agote jauna.
2. artikulua. – Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide izendatzea pertsona hauek.
a) Eusko Jaurlaritzan gizarte ongizatean eta gizarte zerbitzuetan eskumena duen saila ordezkatzeko:
Titularra:
Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Politiketako sailburuordea.
Ordezkoa:
José Javier Miguel de la Huerta jauna, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria.
b) Arabako Foru Aldundia ordezkatzeko:
Titularra:
Nekane Zeberio Ganzarain andrea, Ahaldun Nagusiaren Kabineteko zuzendaria.
c) Bizkaiko Foru Aldundia ordezkatzeko:
Titularra:
María Guijarro Ceballos andrea, Berdintasuneko zuzendari nagusia.
d) Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatzeko:
Titularra:
Fernando San Martín Gubia jauna, Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia.
e) Euskal Fondoa - Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal Elkartea ordezkatzeko:
Titularra:
Maite Etxebarria Azpiolea andrea.
Ordezkoa:
Juan Manuel Balerdi Urdanpilleta jauna.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko apirilaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.