EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016083

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakitera ematen baita lizitatu dela gernuan droga-abusua bahetzeko erreaktiboak hornitzea xede duen hornidurako administrazio-kontratua.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201601879
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: 102/2016-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: gernuan droga-abusua bahetzeko erreaktiboak hornitzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Entregatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 10. puntuan zehaztutakoak.
d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hasi, eta 2017ko abenduaren 31ra arte.
e) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 33696500-0.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait balorazio-irizpide aplikatuz.
d) Administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eskaintzak baloratzeko irizpideak; laburtuta, honako hauek dira:
Prezioa: 60 puntu.
Balio teknikoa: 40 puntu.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 88.908,24 euro (BEZik gabe). BEZa: 18.670,73 euro. Guztira, BEZa barne, 107.578,97 euro.
Kontratuaren balio aintzatetsia: 177.816,48 euro.
5.– Bermeak.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe (4.445,41 euro).
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 91 77.
e) Telefaxa: 945 01 93 01.
f) Argibideak eta agiriak lortzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 19ko 11:00ak arte jaso ahal izango dira eskabideak, doan.
g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web-orri honetan jaso ahal izango dira agiriak: www.euskadi.eus/contratacion edo contratacion.info
7.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak.
a) Kaudimen baldintzak edo sailkapena, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.
8.– Parte hartzeko eskaintzak eta eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 19a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balore ezohikoak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza, Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna eta ordua:
«B» gutun-azala: 2016ko maiatzaren 27a, 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 20a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.