EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016083

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako egoitzetan edari beroak eta hotzak eta aperitiboak saltzeko makina automatikoak instalatu eta kudeatzeko zerbitzua lizitatzeari buruzkoa (Espedientea: 035/16).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-04-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201601877
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 035/16.
d) Agiriak eta argibideak.
1) Bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
2) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti (Araba), 01192.
4) Telefono-zk.: 945 77 34 51.
5) Telefaxa: 945 28 23 62.
6) Helbide elektronikoa: contratacionappv@seg.euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profileko Internet helbidea: www.euskadi.net/contratacion
8) Agiriak eta informazioa lortzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 23a.
2.– Kontratuaren xedea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako egoitzetan edari beroak eta hotzak eta aperitiboak saltzeko makina automatikoak instalatu eta kudeatzea.
a) Kontratu mota: administratibo berezia.
b) Loteak: bai, hiru (3) lote.
– 1. lotea: edari beroak saltzeko makinak.
– 2. lotea: edari hotzak saltzeko makinak.
– 3. lotea: elikagai solidoak saltzeko makinak (sanckak).
c) Gauzatzeko lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitza.
a) Gauzatzeko epea: 2 urte.
b) Luzapena: 2 urte.
c) Akordio-esparru bat ezartzea: ez.
d) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
e) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 55000000.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: prezioa eta beste irizpide automatiko batzuk.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 50.000,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren ezaugarriak ikusirik, Administrazioak ez du inongo ordainketarik egingo zerbitzu hori jasotzeagatik. Enpresa esleipendunek zuzenean kobratuko diete erabiltzaileei esleipenean ezarritako prezioen bidez.
6.– Bermeak.
Behin betikoa: bai, kontratuko bi urteri dagokionaren % 5a, balio zenbatetsia kontuan hartuta.
7.– Agiriak eta argibideak:
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.
c) Herria eta posta-kodea: Arkauti, 01192.
d) Telefonoa: 945 77 34 51.
e) Telefaxa: 945 28 23 62.
f) E-maila: contratacionappv@seg.euskadi.eus
g) Plegu teknikoak, administrazio-pleguak eta karatula kontratatzailearen profilean argitaratuko dira lizitazio hau EHAAn argitaratzen den egun berean.
e) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 23a, 10:00ak arte.
8.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak.
Sailkapena: ez.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguan adierazten denaren arabera.
Bestelako betebehar espezifikoak: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
Erreserbatutako kontratuak: ez.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 23ko 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen pleguaren 12.3 puntuan zehaztutako eran.
c) Aurkezteko lekua:
1) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Kontratazio eta Aurrekontu Atala (N-104 errepidea, 356. km), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehazturiko edozein modutan.
2) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 15 egun, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
3) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.
10.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azala Kontratazio Mahaiak irekiko du ekitaldi publikoan.
Non: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (N-104 errepidea, 356. km, 01192 Arkauti – Araba).
Irekiera-data: 2016ko ekainaren 3a, 12:00ak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Bestelako argibideak: Administrazio-klausulen pleguan eta preskripzio teknikoen pleguan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 25a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.