EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016083

IRAGARKIA, Zumarragako Ibaiondo ikastetxeko garbiketa-zerbitzua helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboa lizitatzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-04-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201601875
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 84 96.
5) Telefaxa: 945 01 90 29.
6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-05-16.
d) Espedientearen zenbakia: A-005-DAPJ-2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Zumarragako Ibaiondo ikastetxeko garbiketa-zerbitzua.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Zumarragako Ibaiondo Ikastetxea.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamazazpi (17) hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 98310000-9.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula berezien pleguko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz.
1.– Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: haztapena, guztira: 100 puntu.
Eskaintza ekonomikoa: 90 puntu. Formula: Ikusi karatularen 30.2 puntua. Koltxoiak ondo garbitzea: gehienez 10 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 95.200,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 47.600,00 euro. Zenbatekoa, guztira: 52.360,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
● behin-behinekoa: ez.
● behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak.
a) Eskatzen den sailkapena: ez da eskatzen.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala: kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: betekizunak: kontratuaren helburuari dagozkion jardueren arloan –halakotzat jotzen dira garbiketa-zerbitzuak–, azken hiru urteetan, urteko gutxienez 33.500 milako negozio-bolumena izatea (BEZa gabe). Egiaztapenak egiteko baliabideak; azken hiru urteetan, kontratuaren helburuari dagozkion jardueretan izandako negozio-bolumenari buruzko deklarazioa. Gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratu honetako antzeko eta berdinak diren zerbitzuetan, azken bost urteetarik exekuzio handienekoan, gutxienez. 67.000 euro exekutatu izana lizitatzaileek, gutxienez; halakotzat jotzen dira bestelako zerbitzu komunitarioak, sozialak edo pertsonalak. Egiaztatzeko modua: azken bost urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda, honako hauek adieraziz: zenbatekoa; datak eta zerbitzu edo lan horien hartzaile publiko edo pribatuak. Emandako zerbitzuak edo egindako lanak egiaztatzeko, jasotzailea sektore publikoko erakundea denean, eskumena duen organoak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagiria aurkeztu behar da; jasotzailea subjektu pribatua denean, berriz, hark emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da, eta halakorik ezean, enpresaburuaren aitorpen bidez.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 20ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak:
Erakundea: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
– Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua IIko 1. bilera-gela.
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna eta ordua: «B» gutun-azala: 2016-06-03ko 10:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 21a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.