EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016083

379/2016 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuan pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren ikasketaburuaren eginkizunak, lehiaketa bidez, esleitzeko prozesuaren Hautaketako Batzordea izendatzen da.

Xedapenaren zenbakia: 201600379
Xedapenaren data: 2016-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201601863
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/03/23an argitaratutako 2016/02/26ko 201600192 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 192/2016 Ebazpenaren bidez, martxoaren 23an EHAAn (57. zenbakia) argitaratutakoaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuan pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren Ikasketaburuaren eginkizunak, lehiaketa bidez, esleitzeko prozesua deitzen da.
Aipatutako ebazpenaren 6. atalean ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketako Batzordea.
Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuan pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren Ikasketaburuaren eginkizunak, lehiaketa bidez, esleitzeko prozesuaren Hautaketako Batzordea izendatzea; kide hauek osatuko dute:
Presidentea: M.ª Pilar Regúlez Ariño.
1. mahaikidea: Jose Luis del Cura Rodríguez.
2. mahaikidea: Ana Sáez Fernández.
3. mahaikidea: Alejandro Luis de la Serna Rama.
4. mahaikidea: Sebastián Martín Moreno.
Idazkaria: Francisco Javier Andechaga Vivanco.
Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.