EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016082

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bateratuko eraikinetan edateko hotz eta beroak eta aperitiboak eskaintzen dituzten makina automatikoak ezarri eta kudeatzeko kontratu bereziaren lizitaziorako deialdia egiten duena. Zati batean erreserbatuta dago enplegu zentro berezientzako eta gizarteratze-enpresentzako.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-04-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201601851
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/040.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: berezia.
b) Xedearen deskribapena: kudeaketa bateratuko eraikinetan vending makinak ezarri eta kudeatzea.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: bai.
1. lotea: Vitoria-Gasteizeko Lakua eta Samaniego eraikinak. 3 azpiloteetan banatuta.
2. lotea: Donostiako eraikinak.
3. lotea: Bilboko eraikinak.
4. lotea: Bilboko Bizkaia plazako eraikina.
1. loteko 2. azpilotea eta 2. lotea erreserbatuta daude enplegu zentro berezientzako eta gizarteratze-enpresentzako.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ez dago aurrekontu publikoaren gaineko ordainketarik.
5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu eta contratacion.rrgg@euskadi.eus
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ezarritakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 20ko 13:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorretako Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastian kalea, 1 (Lakua), M eraikina, 3 solairua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamenak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, Administrazio Klausula Partikularren Pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– makinen ezaugarriak: 6,30 puntu.
– produktuak: 5 puntu.
– laguntza teknikoa: 3 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua), Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko maiatzaren 27ko 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 22a.
Zerbitzu zuzendaria,
ANE URKIOLA ALUSTIZA.