EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016082

IRAGARKIA, Eustatena, 2016ko demografiari buruzko inkestaren informazioaren bilketa, grabazioa, balidazioa eta kodetzea kontratatzeko dena (Espedientea: 14/2016).

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-04-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201601850
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Kudeaketa Arlo Juridiko-Administratiboa.
c) Espediente-zenbakia: 14/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: 2016ko demografiari buruzko inkestaren informazioaren bilketa, grabazioa, balidazioa eta kodetzea.
b) Loteak eta kopurua: bai. 4.
c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen agirian aurreikusitakoaren arabera.
d) Gauzatzeko epea / entregatzeko azken eguna: 4 hilabete; edonola ere, 2016ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzarik merkeena.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.
Zazpiehun mila (700.000,00) euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleitutako lotearen edo loteen gehieneko zenbatekoaren % 5, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 96. artikuluan jasotako eran.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da zehazten.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: bai. Taldea: L. Azpitaldea: 3. Kategoria: aurkezten diren loteen zenbatekoaren arabera.
b) Bestelako betekizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 29.1. puntuan zehaztutakoak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 17a, 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 3 gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-klausulen agirian zehaztu bezala.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulego nagusietan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna:
– «C» gutun-azalak: 2016ko maiatzaren 17an edo 2016ko maiatzaren 23an, 12:00etan bi kasuetan.
– «B» gutun-azalak: 2016ko maiatzaren 30ean edo 2016ko ekainaren 3an, 12:00etan bi kasuetan.
10.– Bestelako argibideak.
a) Esleitzeko irizpideak: 100 puntu.
– Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: bai.
1.A.– A motako galdera-sortetarako eskaintza ekonomikoa (% 4).
Gehieneko puntuazioarekin baloratuko da (4 puntu), galdera-sorta bakoitzeko prezioaren arabera adierazita, aurrez ikusitako lizitazioaren gehieneko zenbatekoa % 20 murrizten duen eskaintza ekonomikoa; hau da, 0,2 puntu emango dira lizitazioaren gehieneko zenbatekoaren (14 euro) gainean eginiko % 1eko murrizketa bakoitzeko.
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
P= Min (4, (1-PA/14)*20)
Azalpena:
P: lortutako puntuazioa (4 puntu, gehienez).
PA: A motako galdera-sorta bakoitzeko prezio gisa aurkeztutako lizitazioaren eskaintza.
1.B.– B motako galdera-sortetarako eskaintza ekonomikoa (% 16).
Gehieneko puntuazioarekin baloratuko da (16 puntu), galdera-sorta bakoitzeko prezioaren arabera adierazita, aurrez ikusitako lizitazioaren gehieneko zenbatekoa % 20 murrizten duen eskaintza ekonomikoa; hau da, 0,8 puntu emango dira lizitazioaren gehieneko zenbatekoaren (21 euro) gainean eginiko % 1eko murrizketa bakoitzeko.
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
P= Min (16, (1-PB/21)*80)
Azalpena:
P: lortutako puntuazioa (16 puntu, gehienez).
PB: B motako galdera-sorta bakoitzeko prezio gisa aurkeztutako lizitazioaren eskaintza.
1.C.– C motako galdera-sortetarako eskaintza ekonomikoa (% 20).
Gehieneko puntuazioarekin baloratuko da (20 puntu), galdera-sorta bakoitzeko prezioaren arabera adierazita, aurrez ikusitako lizitazioaren gehieneko zenbatekoa % 20 murrizten duen eskaintza ekonomikoa; hau da, puntu 1 emango da lizitazioaren gehieneko zenbatekoaren (26 euro) gainean eginiko % 1eko murrizketa bakoitzeko.
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
P= Min (20, (1-PC/26)*100)
Azalpena:
P: lortutako puntuazioa (20 puntu, gehienez).
PC: C motako galdera-sorta bakoitzeko prezio gisa aurkeztutako lizitazioaren eskaintza.
2.– Gutxienekotzat ezarritako % 80tik gora betetako inkesten proportzioa (% 10).
Nahitaezko gutxienekotzat ezarritako % 80ko erantzun-tasatik gora aurrez ikusitako % 1eko gehikuntza-ehuneko bakoitza puntu 1ekin baloratuko da. Eskainitako galdera-sorta beteen guztizko ehuneko gisa adieraziko da.
Formula honekin baloratuko da:
P= Min (10, (p%-80)*1)
Azalpena:
P: lortutako puntuazioa (10 puntu, gehienez).
p%: gutxienekotzat ezarritako % 80tik gora betetako inkesten ehuneko gisa aurkeztu den lizitazio-eskaintza.
3.– Bisita pertsonalaren bidez eginiko inkestetan jasotako etxebizitza okupatuen proportzioa (% 5).
Gehienez ere 5 punturekin baloratuko da etxebizitza okupatuetan elkarrizketa pertsonalak egitea; 1,2 puntu dagozkio elkarrizketa pertsonalen % 20 bakoitzari.
Formula honekin baloratuko da:
P= Min (5, (p%/20)*1,2)
Azalpena:
P: lortutako puntuazioa (5 puntu, gehienez).
p%: etxebizitza okupatuetan eginiko inkesta pertsonalen ehuneko gisa aurkeztu den lizitazio-eskaintza.
Multzo honen haztapena, guztira: 55 puntu.
– Aplikatzeko balio-judizioa behar duten irizpideak (bai/ez): bai.
1.– Informazioa antolatu, bildu eta kodetzeko prozedurak. 0 eta 10 puntu artean.
2.– Informazioa tratatzeko erabilitako prozedurak: balidatzea, araztea, zuzentzea eta grabatzea. 0 eta 10 puntu artean.
3.– Erantzun-faltak eta ezezkoak tratatzeko prozedurak zuzendu eta hobetzea, bereziki 70 urtetik gorako pertsonenak. 0 eta 10 puntu artean.
4.– Bildutako informazioaren kalitatea ikuskatzeko eta ebaluatzeko prozedurak eta informazioa informatikoki atzemateko prozedurak. 0 eta 10 puntu artean.
5.– Prozesuko txostenak (bukatutako inkestak eta gorabeherak) eta landa-kalitateari buruzko azken txostenak diseinatzea. 0 eta 5 puntu artean.
Multzo honen haztapena, guztira: 45 puntu.
b) Edozein kontsulta egiteko, deitu Estatistika Sozio-Demografikoen Arlora (945 01 75 35).
11.– Iragarkien gastuak. Enpresa esleipendunaren kontura izango dira, ofizialki ezarritako prezioan.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: 2016ko apirilaren 8a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 15a.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.