EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016082

IRAGARKIA, Legebiltzarrarena, Legebiltzarreko administrazio-etxe eta garajearen eta Ararteko Erakundeko egoitza nagusiaren zaintza eta segurtasunerako zerbitzu-kontratuarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2016ko apirilaren 19ko Erabakia) (Espedientea: 06-500-16).

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2016-04-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201601849
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
Kontratu-mota: zerbitzua.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidetzea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko prezioa orduko: 16,50 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 3,47 euro; guztizko emaitza hau da: 19,97 euro.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 472.608,28 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 99.247,72 euro; guztizko emaitza hau da: 571.856,00 euro.
Burutzeko epea: 2 urte.
Luzapenak: 2, urte batekoa bakoitza.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria lizitatzaileen eskura egongo dira toki hauetan:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara; Gasteizko Becerro de Bengoa kalea, z.g. (01005 posta-kodea).
– Eusko Legebiltzarraren web orrian, www.legebiltzarra.eus/Kontratatzailearen profila
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazitako moduan.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 25a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaie lizitatzaileei data eta ordua.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 19a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
Bakartxo Tejeria Otermin.