EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016081

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Loiolako geltokiko komunikazioetako obrari buruzko lizitazioa jakinarazteko.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2016-04-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201601823
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Loiolako geltokiko komunikazioetako obra.
c) Burutzapen/entrega tokia: Gipuzkoa.
d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) hilekoa.
e) Luzapenik: ez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena esleipen-irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak, proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (0 eta 60 puntu arteko balorazioa); irizpide subjektiboak, eskaintza teknikoaren kalitatea (0 eta 30 puntu arteko balorazioa) eta lanen programazioa (0 eta 10 puntu arteko balorazioa). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrehun eta hirurogeita zazpi mila eta hamasei euro eta hirurogeita hamaika zentimo (267.016,71 euro), BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarearen web-orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 23a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera: Kontratazio Publikoa Euskadiren web-orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014998).
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko maiatzaren 30eko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al den: bai.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2016ko apirilaren 21a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.