EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016081

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 18koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Equipos VFU, S.L. entitatea, Profesional Baimenduak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-03-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201601810
Maila: Ebazpena
Espediente-zk.: SEG/0008/2016.
AURREKARIAK
1.– 2016ko martxoaren 6an, Equipos VFU, S.L. entitatearen ordezkaritzak Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortze eskabidea aurkeztu zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan, honako espezialitate honetan:
– Fluordun hozgarriak baliatzen dituzten hozkailu-sistemen erabileran, zeinak ibilgailuetan instalatzen baitira pertsonen erosotasun terminoa lortzeko.
2.– Atxikitako agiriak aztertu ondoren, dokumentazio osagarriaren eskaera egin zitzaion eskatzaileari, eta, horrek eskaera 2016ko martxoaren 7an bete zuen, espedientera gehituz industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten zenbait agiri aurkeztuaz, bereziki hauek:
– Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Arabako Lurralde Historikoan izanik: Alba kalea 39 zenbakia, 01006 Vitoria-Gasteiz.
– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.
– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.
– Eskatzaileak eta Desguaces Arroyabe, S.L. enpresak izenpetutako hitzarmen bat, eta Lakua Hotelaren aurrekontu bat, heziketa ikastaroak emateko beharrezkoak diren instalazioak eskura dituela azaltzeko helburuarekin.
3.– Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara eta, azkenik, 2016ko martxoaren 10ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariak Equipos VFU, S.L. profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzearen aldeko txostena eman zuen, hori bai, ikastaroak eman aurretik aire egokitze ekipodun ibilgailu bat eta hozgarria sartzeko beharrezkoak diren ekipoak eskueran izan badituenaren egiaztapenera baldintzaturik.
Espedientea ebazteko, honako hauek kontuan hartu eta ondorengoen aipamena egin behar da:
OINARRI JURIDIKOAK
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
2.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.
3.– Halaber, egiaztatuta geratu da Equipos VFU, S.L. delakoak badauzkala aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatzen diren instalazioak, zein Arabako Lurralde Historikoan baitaude.
4.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde eskatzaileak ikastaroei buruz dokumentazio nahikoa aurkeztu du, gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak zehaztuz. Era berean, erakundeak ikastaroak emateko dituen giza baliabideak behar bezala justifikatu dira.
5.– Ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuak, gas fluordunen merkaturatze, manipulazioa eta beraietan oinarritutako aparatuak arautzen dituenak, 8.2. artikuluan onartzen du administrazio eskudunak baimendutako entitateek irakaskuntza programak eskaintzea eta ebaluatzea, hain zuzen ere, jasotako espezialitateetako norbanako agiriak lortzeko.
Espediente honetan ezin izan da egiaztatu erakunde eskatzaileak aipatu Errege Dekretuan jasotzen den 5. prestakuntza programa emateko egokiak diren baliabide material guztiak eskura dituenik, zehazki ez du erakutsi aire egokitu ekipoa daukan ibilgailua edo hozgarriak sartzeko beharrezkoak diren ekipoak eskura dauzkanik. Hala ere, ikastaroak gauzatzeko baldintza horiek betetzea saihestezina denez, baimena ematea egin daitekeen zerbait dela uste da, beti ere, ikastaro zehatzaren gauzatze eskaera egiten den unean eskabide guztiak betetzera baldintzaturik.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Equipos VFU, S.L. entitatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsitzat aitortzea, honako espezialitate honetan:
– Fluordun hozgarriak baliatzen dituzten hozkailu-sistemen erabileran, zeinak ibilgailuetan instalatzen baitira pertsonen erosotasun terminoa lortzeko.
2.– Ebazpen honetan ematen den baimena, eskabidean bertan erakundeak zioena betetzeari eta ikastaroak hasi aurretik hirugarren aurrekarian aipatzen diren baliabide materialen egiaztapenera baldintzatua dago.
3.– Equipos VFU, S.L. Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate Aintzatetsien Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: B.P.P.E.E. zk. A-0118.
4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.