EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-05-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016081

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 12koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Arteaga Fundazioa» izeneko fundazioaren estatutuetako 11., 13., 14., 15., 17., 24. eta 34. artikuluetan egindako aldaketak eta 16. eta 28. artikuluak, 29. artikuluaren azken paragrafoa eta 43. artikulua kentzea eta estatutuak bateratzea onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2016-01-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201601806
Maila: Agindua
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2015eko abenduaren 30ean, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean, fundazioaren patronatuaren erabakiak publiko egiteko eskritura publikoa sartu zen, bide telematikoz; eskritura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko Guadalupe María Inmaculada Adánez García notarioaren aurrean egiletsi zen (2176 protokolo-zenbakia) 2015eko abenduaren 29an, «Fundación Arteaga Fundazioa» izeneko fundazioarekin lotuta.
Eskritura publiko horren barruan ziurtagiri bat dago, 2015eko azaroaren 2an Fundazioaren Patronatuko idazkari Rosa M.ª Leal Sarastik emana. Ziurtagiri horrek Fundazioaren lehendakariaren oniritzia du. Ziurtagiria Patronatuak 2015eko irailaren 29an egindako bileraren aktari buruzkoa da. Bilera hartan, besteak beste, bertaratuek hau erabaki zuten, aho batez: 11. artikulua (Patronatuaren osaera eta iraupena), 13. artikulua (Fundazioaren Lehendakaritza), 14. artikulua (Lehendakariordetza), 15. artikulua (Idazkaritza), 17. artikulua (Zuzendaritza Gerentzia), 24. artikulua (Barne-funtzionamendua) eta 34. artikulua (Kontuen ikuskaritza) aldatzea eta 16. artikulua, 28. artikulua, 29. artikuluaren azken paragrafoa eta 43. artikulua kentzea, bai eta Fundazioaren estatutuak bateratzea eta berriro zenbakitzea ere.
Eskrituraren zati nagusian, aldatutako artikuluen berridazketa jasotzen da, osorik, bai eta bateratzea eta berriro zenbakitzea ere.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hauek onartzea: «Fundación Arteaga Fundazioa» izeneko fundazioaren 11. artikulua (Patronatuaren osaera eta iraupena), 13. artikulua (Fundazioaren Lehendakaritza), 14. artikulua (Lehendakariordetza), 15. artikulua (Idazkaritza), 17. artikulua (Zuzendaritza Gerentzia), 24. artikulua (Barne-funtzionamendua) eta 34. artikulua (Kontuen ikuskaritza) aldatzea eta 16. artikulua, 28. artikulua, 29. artikuluaren azken paragrafoa eta 43. artikulua kentzea, bai eta Fundazioaren estatutuak bateratzea ere.
Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori –hor, jasota dago estatutuetako zein artikulu aldatu den eta zein kendu den– Donostiako Guadalupe María Inmaculada Adánez García notarioaren aurrean egiletsi zen, 2015eko abenduaren 29an (protokolo-zenbakia: 2176).
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 12a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.