EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016078

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 4koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2016ko martxoaren 16ko Ebazpenean egindako errakuntza zuzentzen baita. Ebazpen horren bidez, 2016 ekitaldirako prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten da.

Xedapenaren data: 2016-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201601750
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/03/23an argitaratutako 2016/03/16ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201601282]

1.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak dioen moduan, «Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
2016ko martxoaren 16ko Ebazpenean, zeinaren bidez 2016 ekitaldirako prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza emateko baimenaren eta diru-laguntzaren deialdia egiten baita, horrelako errakuntza atzeman denez, bidezkoa da errakuntza hori zuzentzea.
Honako hau dioen lekuan:
1997ko abenduaren 11n Confebask enpresaburuen elkarteak eta ELA, UGT, CC.OO. eta LAB sindikatuek EAEn hitzartutako Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioaren III. atalean –Prebentziorako Prestakuntza– ezarritakoa betetzeko, Osalanek, prebentzio-ordezkarien prestakuntza dela-eta, dei egiten die prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako ikastaroak ematea nahi duten erakunde publiko zein pribatuei, 2015erako...
Honela esan behar du:
1997ko abenduaren 11n Confebask enpresaburuen elkarteak eta ELA, UGT, CC.OO. eta LAB sindikatuek EAEn hitzartutako Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioaren III. atalean –Prebentziorako Prestakuntza– ezarritakoa betetzeko, Osalanek, prebentzio-ordezkarien prestakuntza dela-eta, dei egiten die prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako ikastaroak ematea nahi duten erakunde publiko zein pribatuei, 2016rako...
Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio eta bere aurka berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, edo, bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietan txandaz dagokion Epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera egingo da hori.
Barakaldo, 2016ko apirilaren 4a.
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.