EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016078

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko 2015eko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.

Xedapenaren data: 2016-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201601748
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/09/25ean argitaratutako 2015/09/16ko AGINDUA [201504032]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egin zen 2015eko ekitaldirako.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Hori dela eta, ebazpenak esleipendunei jakinarazi zaizkie, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko 2015eko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.