EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2016078

117/2016 EBAZPENA, 2016ko apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko apirilaren 14ko 247/2015 Epaia betearazten da, honi buruzkoa: Euskadiko Medikuen Sindikatuaren 2012ko lekualdatze-lehiaketa - Medikuaren kategoria (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT lanpostu funtzionalak).

Xedapenaren zenbakia: 201600117
Xedapenaren data: 2016-04-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201601744
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2012/04/18an argitaratutako 2012/03/26ko 201200413 EBAZPENA zabaltzen du
  • Ikus 2012/07/09an argitaratutako 2012/06/06ko 201200717 EBAZPENA
  • Ikus 2013/02/19an argitaratutako 2013/01/22ko IRAGARPENA [201300954]

Geroko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/26an argitaratutako 2016/04/13ko 201600387 EBAZPENA
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko apirilaren 14ko 247/2015 epaia ikusi da eta epailearen aginduari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2012ko lekualdatze-lehiaketaren testuinguruan, osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide Taldeko Medikuaren kategoriaren (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT lanpostu funtzionalak) deialdia onartu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 413/2014 Ebazpena betetzeko (2012-04-18ko EHAA, 76. zk.).
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 247/2015 Epaia betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak 123/2013 Epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa ezesten da. Epaia Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiak eman zuen 2013ko uztailaren 30ean. Horrek onartzen zuen Euskadiko Medikuen Sindikatuak 343/2012 Prozedura Laburtuan jarritako errekurtsoa, honekin lotuta: 2012ko lekualdatze-lehiaketa - Medikuaren kategoria (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT lanpostu funtzionalak).
Hirugarrena.– Batetik, erreferentziako epai judizialaren edukia, interes orokorra eta 2012ko lekualdatze-lehiaketako mediku-kategorian parte-hartzaileen egoera juridikoa ikusita (LMA-Fakultatibo Espezialista, Familia medikuen eta LMA-Fakultatibo Espezialista, Pediatriako medikuen lanpostu funtzionalak) eta, bestetik, epaia betetzeko zehaztasunak erabakitzeko Euskadiko Medikuen Sindikatuaren laguntza jaso ondoren, ebazpen hau ematen da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariari dagokio epaiak betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak eta pertsonaleko arloan betekizunak eskuordetzeari buruzko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 514/1999 Ebazpenak (EHAA, 158. zk., 1999ko abuztuaren 19koa) ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegiek eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
247/2015 epaiak emanda, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa ezetsi da, aipatutako epaia irmoa dela aitortuz.
Izapide egokiak eginda, eta epailearen erabakiaren ondorioz, 2012ko lekualdatze-lehiaketaren deialdia handitu egingo da, medikuaren kategoriari dagokionez (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua-LMAT lanpostu funtzionalak).
Hirugarrena.– Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, eta epailearen erabakia betetzeko helburuarekin, administrazio-egintzen kontserbazio-instituzioan sartzen dira (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 66. art.) aplikagarri izan daitezkeen aurreko administrazio-jardute guztiak.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 683/2013 apelazio-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako 247/2015 Epaiaren epaitza betearaztea, jarraian aipatzen diren egoeretan.
Bigarrena.– Epai judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:
1.– Ebazpena Zuzendaritza Nagusiari bidaltzea, Medikuaren kategoriari (Fakultatibo Espezialista, Familiako Medikua-LMAT eta Fakultatibo Espezialista, Pediatriako Medikua- LMAT - lanpostu funtzionalak) dagokion 2012ko lekualdatze-lehiaketaren deialdia handitu dezan.
2.– Zuzendaritza Nagusiak onartzen duen 2012ko lekualdatze-lehiaketaren deialdiaren handitzeak eskabideak aurkezteko epea gaituko du eta parte hartzeko betekizunak eta merezimenduen baremoa zehaztuko ditu, bai eta prozeduraren faseak eta destinoen eskaintza ere.
3.– Epaimahai Kalifikatzailea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 717/2012 Ebazpenean izendatutakoa izango da, ezinbesteko arrazoi edo eragozpenen kasuetan izan ezik.
Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek beren hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.
Bosgarrena.– Epaitza betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2. zenbakiko Epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabidetako zuzendaria,
JOSÉ MARÍA ARMENTIA MAKAZAGA.