EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016077

IRAGARKIA, 2016ko otsailaren 23koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita lan arloko arau-hausteengatik –arau-hauste aktan jasotakoengatik– zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Xedapenaren data: 2016-02-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201601736
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatu ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko azaroaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen ekintzaren eduki osoaren berri izateko Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Kalea Nagusia 50, 3. solairua, Bilbao), 9etatik 14etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 20016ko otsailaren 23a.
Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,
BEGOÑA LASA IBARRETXE.