EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016077

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 687/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-03-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201601726
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 687/2013 prozedura bideratu da, Patricia Mamani Solizek eskatuta, Samuel Rodas Padillaren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
169/2016 EPAIA
Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko martxoaren bederatzia.
Alderdi demandatzailea: Patricia Mamani Soliz.
Abokatua: Iratxe Bilbao Albizuri.
Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.
Alderdi demandatua: Samuel Rodas Padilla.
Abokatua:
Prokuradorea:
Judizioko gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.
EPAITZA
Partez baiesten dut Patricia Mamani Soliz andreak Samuel Rodas Padilla jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX seme/alaba adingabearen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:
A) Samuel Rodas Padilla jaunak XXXXX alaba komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean amak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere amari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.
B) Seme/alabaren alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 50 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zeina hil bakoitzeko lehen bost egunetan ordaindu beharko den; eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak Estatu osorako argitaratutako KPIren arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.
C) Seme/alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, % 50 bakoitzak. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Barakaldon, bi mila eta hamaseiko martxoaren bederatzian.
Samuel Rodas Padilla demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko martxoaren hamazortzian.
IDAZKARIA.