EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2016076

HUTSEN ZUZENKETA, dekretu honena: 49/2016 Dekretua, martxoaren 22koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua.

Xedapenaren zenbakia: 201600049
Xedapenaren data: 2016-03-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201601687
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/03/30rean argitaratutako 2016/03/22ko 201600049 DEKRETUA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak ikusi dira Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartzen duen martxoaren 22ko 49/2016 Dekretuaren testuan (2016ko martxoaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 59. zk.). Hori dela-eta, honako zuzenketa hauek egin behar dira:
I. eranskinean, 2016/1321 (14/20) orria, bi bertsioetan (gaztelaniazkoan eta euskarazkoan), IX.5.9) atalean
Honela dio:
9) Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua.
a) Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.
b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.
c) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.
d) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.
e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.
Baina honela esan behar du:
9) Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua.
a) Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.
b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.
c) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.
d) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa
e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.
f) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.