EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016073

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 22koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez berritu egiten baita ECA, Entidad Colaboradora de la Administración S.L. sozietateari emandako erakunde baimenduaren izendapena, funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnen egiaztatze metrologikoak egiteko; horrez gain, ezeztatu egiten da honako hauetarako izendapena: pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoak, uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak (hornigailuak edo banagailuak), bai ibilgailuen erregairako erabiltzekoak bai erregai gisa ez erabiltzekoak.

Xedapenaren data: 2016-02-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201601629
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/07/09an argitaratutako 2013/05/07ko EBAZPENA [201303112]

Erref.: 01-OV-1007
AURREKARIAK
1.– 2015eko abenduaren 30ean, Andoni Basarte Balboa jauna, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.L. enpresaren izenean eta ordez (egoitza metrologikoa: Autonomia kalea 4, beheko solairua, Leioa), Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu du erakunde baimenduaren izendapena berritzeko eskabidea, konpondu zein aldatu osteko egiaztatze-entseguak eta funtzionamendu ez automatikoko pisatze-tresnen aldizkako egiaztatzeak egiteko; beste alde batetik, honako hauetarako izendapena ezeztatzeko eskatzen du: pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoak, uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak (hornigailuak edo banagailuak), ibilgailuen erregai gisa erabiltzekoak, eta uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak (hornigailuak edo banagailuak), erregai gisa ez erabiltzekoak..
2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2013ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez, aldatu eta handitu egin zen ECA, Entidad Colaboradora de la Administración S.A.U. sozietateari emandako erakunde baimenduaren izendapena, honako hauen egiaztatze metrologikoa egiteko: funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak (1. doikuntza-mota m<= 2 kg-rako eta gehienez 300 kg-raino); pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoak (17 bar-eraino); uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak (hornigailuak edo banagailuak), ibilgailuen erregai gisa erabiltzekoak, 100 l/min-raino; eta uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak (hornigailuak edo banagailuak), erregai gisa ez erabiltzekoak, 2 – 50 l/min bitartekoak.
3.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez, aldatu eta handitu egin zen ECA, Entidad Colaboradora de la Administración S.A.U. sozietateari emandako erakunde baimenduaren izendapena, honako hauen egiaztatze metrologikoa egiteko: funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak (gehienez 300 kg-raino); pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoak (17 bar-eraino); uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak (hornigailuak edo banagailuak), 100 l/min-raino.
4.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2010eko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A.U. sozietateari erakunde baimenduaren izendapena eman zitzaion, honako hauen egiaztatze metrologikoa egiteko: uraz bestelako likidoen neurketa-sistemak (hornigailuak edo banagailuak), 100 l/min-raino.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2010eko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A.U. sozietateari erakunde baimenduaren izendapena eman zitzaion, honako hauen egiaztatze metrologikoa egiteko: funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak, gehienez 60 kg-raino.
5.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduaren izendapena zabaltzeko, honako hauek bete beharko ditu: egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratu duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak. Horretarako, aurkeztu da ENAC-ek 2015-11-06an emandako OC-I/185 auditoretza-txostena (13. berrikuspena), dagokion eranskin teknikoarekin.
Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da zuzenbideko oinarri hauek aintzat hartzea:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketen edota aldaketen ondorengo eta aldizkako egiaztapenak burutu ditzaten.
2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala ezarrita baitago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan (2013-04-24ko EHAA).
3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria hauek osatzen dute: Metrologiari buruzko 32/2014 Legeak, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, neurgailuen gainean Estatuak egin beharreko kontrol metrologikoa arautzekoak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.
4.– 1995eko apirilaren 25eko Ministro Agindua, aldizkako ikuskapenetan eta konpondu zein aldatu ondorengoetan pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroetan egin beharreko metrologia-kontrola arautzekoa.
5.– Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 26ko Agindua, zeinaren bidez arautu egiten baitira erregaiak eta erregai likidoak hornitzeko likidoak –uraz bestelakoak– eta ibilgailu automobilen pneumatikoetarako erabilera publikoko manometroak neurtzeko sistemak.
6.– Azaroaren 22ko ITC/3720/2006 Aginduak, uraz bestelako likidoen neurketa-sistemetan –hornigailu edo banagailu deitutakoetan– Estatuaren kontrol metrologikoa arautzekoak, III. Eranskinean honako hauek zehazten ditu: entseguak, horien burutzapena, eta baimendutako gehieneko akatsak.
7.– Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, zeinen bidez arautzen baita pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola.
8.– ITC/360/2010 agindua, otsailaren 12koa, ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemen (hornigailuak edo banagailuak) gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena.
Aipatutako lege manuak, eta, oro har eta bat etorriz aplikatzekoak diren xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Honako hauen egiaztatze metrologikoa egiteko erakunde baimenduaren izendapena berritzea ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.L. sozietateari (egoitza metrologikoa: Autonomia kalea 4, beheko solairua, Leioa):
Funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-tresnak, gehienez 300 kg-raino, hauek honela izanda: I. mota: m<= 2 kg eta n<= 500.000 eta II., III., IIII. motak: m<= 300 kg, n<= 100.000.
2.– Tresna hauetarako izendapena iraungitzea:
Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak eta banagailuak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen diren substantziez hornitzeko direnak (100 l/min-ra arteko emariak).
Uraz bestelako likidoak neurtzeko sistemak (hornigailuak eta banagailuak), ibilgailu automobilak erregai gisa erabiltzen ez diren substantziez hornitzeko direnak (2 l/min-tik 50 l/min-ra arteko emariak).
Pneumatikoetarako erabilera publikoko manometro analogikoak (17 bar-eraino).
3.– Ematen den baimenari baldintza hauek ezartzea:
Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo du.
Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, metrologia-kontroleko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenarekin bat.
Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 15eko Ebazpenarekin bat etorrita, zeinaren bidez ezartzen baitira egiaztatze metrologikoko erakundeek EAEn erabili behar dituzten etiketa metrologikoen formatuak eta edukiak; horrez gain, berehala jakinarazi beharko zaio egiaztapena gainditu ez duen tresna kokatuta dagoen lurraldeko ordezkaritzari.
Egin beharreko egiaztapena egin ostean, ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.L. sozietateak zigilatu egingo du tresna, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 11ko Ebazpenean adierazitakoaren arabera; izan ere, ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak ezartzen dira.
Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:
a) Bi aurpegiko zigiluak:
b) Zigilu itsasgarriak:
4.– ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.L. sozietateak urtero emango dio baimendutako entseguei dagozkien tarifen berri Zuzendaritza honi.
5.– EAEko erakunde baimenduak erregistratzeko, zenbaki hau ematen zaio ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.L. sozietateari: 01-OV-1007.
6.– ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.L. enpresak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, izendapen hau berritzeko oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta bai Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen ere.
7.– Izendatutako erakundeak egindako jarduerak ikuskatzeko, esku hartzeko eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, baita Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari ere. Gainera, baimena ematea ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen duela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dira.
8.– Baimen honek ordeztu eta baliogabetu egiten ditu ECA, Entidad Colaboradora de la Administración S.A.U.ri egiaztatze metrologikoak egiteko aurretik emandakoak.
9.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.
10.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko (zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiekin bat seinalatzen diren jarduerak ere).
11.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gainera, han ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo errebokatzea, eta hura eman zeneko inguruabarrak funtsean aldatzea. Horrez gain, izendapena ezeztatzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundea zehapen pean izatea ere.
12.– Urtero, urteko lehenengo hiruhilekoan, egiaztatze metrologikoko erakunde baimenduak memoria bat helaraziko die Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari, eta han zehaztuko ditu burututako jarduerak eta jazo diren gorabeherak. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztatzeen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilabetetik behin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 22a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.