EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016071

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 4koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garapen bidean dauden itsasoko teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena. - 2016. urtea

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2016-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201601579
Maila: Ebazpena
Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.
Hortaz, laguntza programa hau eratu da Euskal Autonomia Erkidegoan garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko proiektuak sustatzeko helburu nagusiarekin.
Adierazitako guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2016ko garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2016ko garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2016ko apirilaren 4a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.
ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO INBERTSIOEN ALDEKO LAGUNTZA PROGRAMA
GARAPEN BIDEAN DAUDEN ITSASOKO ENERGIA TEKNOLOGIA BERRIZTAGARRIAK ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO INBERTSIOEN ALDEKO LAGUNTZEN PROGRAMA 2016