EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016071

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 4koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena - 2016. urtea.

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2016-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201601576
Maila: Ebazpena
Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.
Beraz, laguntza programa hau sortu da honako helburu nagusi honekin: salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzeko eta petrolioaren mendetasuna gutxitzeko ekintzak sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean garraio modu efizienteagoak lortzeko, energia berriztagarriak erabiltzeko, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzeko eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzeko inbertsio, proiektu edo planak sustatuz.
Adierazitako guztiagatik,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2016ko garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2016ko garraioan eta mugikortasun efizientean inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2016ko apirilaren 4a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.
DIRUZ LAGUNDUKO DIREN JARDUEREN ETA LAGUNTZEN GUTXIENEKO ETA GEHIENEKO ZENBATEKOEN LABURPENA
GARRAIO ETA MUGIKORTASUN EFIZIENTEAREN ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA
GARRAIO ETA MUGIKORTASUN EFIZIENTEAREN ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA 2016