EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2016071

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 4koa, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiarena, Industria arloan Energia eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena.

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2016-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201601574
Maila: Ebazpena
Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.
Hortaz, laguntza programa hau eratu da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako industria arloko eraikin eta instalazioetan energiaren aurrezkia lortzeari eta energia-eraginkortasuna hobetzeari begirako jarduerak sustatzeko helburu nagusiarekin, baita haietan energia berriztagarrien erabilera areagotzeko ere.
Adierazitako guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2016ko industria arloan energia-eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2016ko industria arloan energia-eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2016ko apirilaren 4a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.
INDUSTRIA ARLOAN ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA
INDUSTRIAN ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA 2016