EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016070

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Alfredo Espinosa Ospitaleko kanpo-kontsultetako ginekologia eta urologia kontsultetarako endoskopia-sistema baten hornidura» kontratatzeko espedienteari lotutako lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-04-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201601553
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente zenbakia: G/130/20/0/0663/O441/0000/032016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidura.
b) Azalpena: Alfredo Espinosa Ospitaleko kanpo-kontsultetako ginekologia eta urologia kontsultetarako endoskopia-sistema baten hornidura.
c) Loteka banatzea eta kopurua: bai/1.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Alfredo Espinosa Ospitalea (Kanpo-kontsultak).
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: destinoko zentroaren eskariaren araberakoa eta, dena dela ere, 2016ko abenduaren 31 baino lehen.
f) Luzatzeko aukera: ez.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.
h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 33100000.
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 48:
c.1.1.– Ekipamenduaren ezaugarri teknikoak: 40 puntu.
c.1.2.– Hobekuntza teknikoak: 4 puntu.
c.1.3.– Langileen prestakuntza: 4 puntu.
c.2.– Formulen bidezko irizpide ebaluagarriak: % 52:
c.2.1.– Prezioa: 47 puntu.
c.2.2.– Berme-epea: 5 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 115.000,00 euro BEZik gabe.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 115.000,00 euro BEZik gabe.
6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala (hala dagokionean):
b.1.– Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Ekonomia eta finantzako kaudimena egiaztatuko da kontratuaren xede den esparruan negozio bolumenaren aitorpen bat aurkeztuz, eskuragarri dauden azkeneko hiru ekitaldiei dagokiena, sortu zen egunaren edo enpresariaren jardueren hasieraren arabera. Aitorpen horren kopurua, guztira, gutxienez lizitatzen den zenbateko handieneko lotearen lizitazioko oinarrizko aurrekontuari (BEZik gabe) dagokiona izango da, lote guztietara edo batzuetara lizitatzen bada. Lote bakar baterako lizitatzen bada, aitorpenaren zenbatekoa gutxienez aipatutako lotearen lizitazioko oinarrizko aurrekontuari (BEZik gabe) dagokiona izango da.
b.2.– Kaudimen teknikoa:
Kaudimen teknikoa egiaztatuko da hornidura nagusien zerrenda bar aurkeztuz, kontratuaren xedearekin lotutakoena, azkeneko bost urteetan egindakoak. Zerrenda horretan, horien zenbatekoa, datak eta hartzailea, publiko zein pribatua, jaso beharko dira. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez ziurtatu beharko dira egindako hornidurak; hartzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren aitorpenaren bidez. Aitorpen horren kopurua, guztira, gutxienez lizitatzen den zenbateko handieneko lotearen lizitazioko oinarrizko aurrekontuari (BEZik gabe) dagokiona izango da, lote guztietara edo batzuetara lizitatzen bada. Lote bakar baterako lizitatzen bada, aitorpenaren zenbatekoa gutxienez aipatutako lotearen lizitazioko oinarrizko aurrekontuari (BEZik gabe) dagokiona izango da.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 29a, 13:00etan.
b) Aurkezteko modua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a) puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik kontatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra dagoenean (balio anormal edo neurrigabeak).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko maiatzaren 6an, 11:00etan.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko maiatzaren 17an, 11:30ean.
10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.
12.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 6a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.