EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016070

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabiltzaileei arreta emateko bi gune mugikorreko zerbitzua» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-25/2016).

Xedapenaren data: 2016-03-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201601550
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-25/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: bai:
1. lotea: Araba.
2. lotea: Bizkaia.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: urtebete, kontratua formalizatzen denetik hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 65 puntu. Zenbat kontaktu izango dituen enpresekin: 10 puntu. Benetan kontaktuan jartzen den enpresetatik zenbat enpresa bisitatuko dituen (ehunekoa): 5 puntu; bisitatzen dituen enpresetatik, zenbatetan bilduko dituen enplegu-eskaintzak (ehunekoa) gero Lanbiden erregistratu eta kudeatzeko: 5 puntu. Erantsitako balioak: 10 puntu. Guztira: 95 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: zerbitzuaren irisgarritasuna ziurtatzeko esku-hartze protokoloa: 5 puntu. Guztira: 5 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: berrehun eta sei mila, seiehun eta hamaika euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (206.611,57) + berrogeita hiru mila, hirurehun eta laurogeita zortzi euro eta berrogeita hiru zentimo (43.388,43) BEZarenak. Guztira: berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000), BEZa barne, honako lote hauetan banatuta:
1. lotea: ehun eta hogeita bost mila (125.000) euro.
2. lotea: ehun eta hogeita bost mila (125.000) euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 1814 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 9a.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: bi loteetara aurkezten diren lizitatzaileek gutxienez 375.000 euroko negozio-bolumena egiaztatu beharko dute, guztira, azken hiru urteetan.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: lote batera aurkezten diren lizitatzaileek gutxienez 195.000 euroko negozio-bolumena egiaztatu beharko dute, guztira, azken hiru urteetan.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: lote bakar batera zein bi lotetara aurkeztu, honako hau bete beharko dute:
Azken bost urteetan, gutxienez urtebeteko esperientzia izatea orientazio-ekintzak burutzen enplegu-zerbitzu publikoekin lankidetzan, eta honako diru-laguntza programaren batean parte hartu izatea:
Lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren I. kapitulua.
Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Agindua, 1994ko martxoaren 9koa, Enpleguko Institutu Nazionalak ematekoak diren laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena, irabazi-asmorik gabeko entitate eta erakunde laguntzaileek honako ekintza hauek burutu ditzaten: profesionaltasuna egiaztatzeko ekintzak, eta lanbide-informazioari, lanbide-orientazioari eta enplegu-bilaketa aktiboari buruzkoak.
Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren Agindua, 1998ko urtarrilaren 20koa, enplegurako lanbide-orientazioko ekintzak eta autoenplegurako laguntza ematekoak gauzatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enplegu alorreko programa esperimentalak praktikan jartzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluaren 2011ko martxoaren 31ko Erabakiz onartua (2011ko apirilaren 27ko EHAAn argitaratua).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluaren 2013ko urtarrilaren 21eko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20ko Ebazpena, 2013ko martxoaren 27ko EHAAn argitaratua).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluaren 2014ko urriaren 23ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 23ko Ebazpena, 2014ko urriaren 24ko EHAAn argitaratua).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, gizartean desabantailak dituzten kolektiboetako pertsonei zuzendua, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluaren 2014ko irailaren 29ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko Ebazpena, 2014ko urriaren 8ko EHAAn argitaratua).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegu-zentroen zerbitzua garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluaren 2014ko uztailaren 10eko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2014ko uztailaren 16ko Ebazpena, 2014ko uztailaren 16ko EHAAn argitaratua).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluaren 2015eko urriaren 22ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko Ebazpena, 2015eko urriaren 23ko EHAAn argitaratua).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, gizartean desabantailak dituzten kolektiboetako pertsonei zuzendua, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluaren 2015eko urriaren 22ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko Ebazpena, 2015eko urriaren 23ko EHAAn argitaratua).
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegu-zentroen zerbitzua garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluaren 2015eko uztailaren 22ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2015eko uztailaren 23ko Ebazpena, 2015eko uztailaren 24ko EHAAn argitaratua).
Beste enplegurako orientazio-programa batzuk, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak.
Eta 2 urteko esperientzia izatea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegu-eskaintzak kudeatzen, edo azken urtean egiaztatutako gutxienez 100 kontraturen berri ematea espazio telematiko komunari.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 9ko 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen agirian eta oinarri teknikoen agirian zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko maiatzaren 17a.
5) Ordua: 11:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko maiatzaren 23a.
5) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 31.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.