EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016070

18/2016 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2015eko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201600018
Xedapenaren data: 2016-04-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201601545
Maila: Ebazpena
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2015eko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 8a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.