EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016066

IRAGARKIA, Donostiako (Gipuzkoa) IES Antigua-Luberri BHIn 4 unitate handitzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

Xedapenaren data: 2016-03-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201601488
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 84 12.
5) Telefaxa: 945 01 83 35.
6) Posta elektronikoa: huisl037@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 16a.
d) Espedientearen zenbakia: CO/09/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: obra.
b) Deskribapena: Donostiako (Gipuzkoa) IES Antigua-Luberri BHIn 4 unitate handitzeko obra.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Donostiako IES Antigua-Luberri BHI.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 9 hilabete, zuinketa egiaztatzeko akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.
f) Luzapena onartzea: ez.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago:
– Eskaintza ekonomikoa; haztapena: 60.
– Eraikuntza memoria; haztapena: 40.
Eraikuntza memoriaren azpi-irizpideak:
– Ingurunearekiko eraginak eta interferentziak gutxitzen dituzten neurri zuzentzaileak; haztapena: 20.
– Obrak gauzatzeko erabiliko den plangintza; haztapena: 10.
– Obraren baliabideen antolakuntza; haztapena: 10.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.130.265,71 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 1.130.265,71 euro. Guztira: 1.367.621,51 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin-betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5a, BEZa kanpo.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, behar izanez gero: Taldea C, Azpitaldea 2, Kategoria 4 edo kategoria e.
b) kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.1 atalean aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 16a, 13:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo postaz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Lakua I, 2. solairua – I gunea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak ireki eta biharamunetik aurrera.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua:
– «C» gutunazalaren irekitzea: 2016ko maiatzaren 24a, 12:00ak.
– «B» gutunazalaren irekitzea: 2016ko ekainaren 24a, 12:00ak.
10.– Publizitate-gastuak. EHAAko gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da bidali.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.