EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016066

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 31koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2016. urterako Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatu eta prestatzeko bekak esleitzen dituena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-03-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201601476
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/12/17an argitaratutako 2015/12/10reko EBAZPENA [201505294]

Uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuak –gerora, maiatzaren 20ko 78/2014 Dekretuak aldatutakoak– arautzen ditu Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko bekak.
Uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2015eko abenduaren 10eko Ebazpenaren bitartez, Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatu eta prestatzeko bi bekaren deialdia egin zen, Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko beka batena eta Kazetaritza Digitalaren arloko beka batena, hain zuzen.
Uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusi eta deialdi-ebazpenean izendatutako kideez osatutako hautaketa-batzordeak esleipen proposamena aurkeztu du, dekretu horren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.
2015eko abenduaren 10eko Ebazpenaren 8. artikuluari jarraikiz, esleipen-ebazpenak I. eranskinean beken esleipendunen zerrenda izango du, eta II. eranskinean, esleitutako beken modalitate bakoitzerako bi ordezko izendatuko dira. Ordezko horiek, arlo bakoitza eta ordezkotza-hurrenkera kontuan hartuta, lehentasuna izango dute bekadun izateko, ukoren bat edo beste edozein gorabehera gertatzen denean.
Horren ondorioz, hauxe,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean jasotako pertsonei esleitzea 2016. urterako Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatu eta prestatzeko bekak.
Bigarrena.– Ordezko izendatzea II. eranskinean jasotako pertsonak, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Ebazpenaren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa ere aurkez daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 31.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.
I. ERANSKINA
BEKA ESLEITU ZAIENEN ZERRENDA
Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloan:
– Azcona Ramos, Nerea.
Kazetaritza Digitalaren arloan:
– Urbieta Esnal, Izaskun.
II. ERANSKINA
ORDEZKOAK
Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloan:
– Del Corte Zala, Jaione.
– Díez Delgado, Batirtze Yolanda.
Kazetaritza Digitalaren arloan:
– Fernández García, Paola.
– Napal Legarda, Ane.