EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016065

IRAGARKIA, 2016ko urtarrilaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-prozeduren hastapenak jakinarazten baitira.

Xedapenaren data: 2016-01-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201601465
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
2015eko abenduaren 10ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erabaki zuen itzulketa-prozedura batzuei hasiera ematea, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko uztailaren 28an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2014-08-25eko EHAA).
Aipatutako prozeduren jakinarazpena zuzenean aditzera ematea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuzen 30/1992 Legea).
Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiena aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz – PK: 01009), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Alde horretatik, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela hastea erabakitako prozeduren hasierako testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletako Pertsonen Kudeaketa Zerbitzuan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango dute haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 28a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.