EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016065

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «30 urtetik beherako pertsonak laneratzen laguntzeko ekintzak garatzea» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-21/2016).

Xedapenaren data: 2016-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201601462
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-21/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: bai.
1. lotea: Araba.
2. lotea: Bizkaia.
3. lotea: Gipuzkoa.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: urtebete, kontratua formalizatzen denetik hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu. Laneratzen laguntzeko zerbitzua zer eskualdetan garatuko den: 15 puntu. Programa egiterakoan proposatzen den laneratze-ehunekoa: 10 puntu. Guztira, 85 puntu.
– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: Laneratzeko estrategia: 15 puntu. Guztira, 15 puntu.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: berrehun eta berrogeita zazpi mila bederatziehun eta hogeita hamahiru euro eta laurogeita zortzi zentimo (247.933,88) + BEZari dagozkion berrogeita hamabi mila eta hirurogeita sei euro eta hamabi zentimo (52.066,12). Guztira hirurehun mila (300.000) euro, BEZa barne, honako lote hauetan banatuta:
1. lotea (Araba): ehun mila euro (BEZa barne).
2. lotea (Bizkaia): ehun mila euro (BEZa barne).
3. lotea (Gipuzkoa): ehun mila euro (BEZa barne).
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.
6.– Agiriak eta argibideak lortzea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaiaren erregistroa. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 3a.
7.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Hiru loteetara aurkezten diren lizitatzaileek gutxienez 250.000 euroko negozio-bolumena egiaztatu beharko dute, guztira, azken hiru urteetan.
Bi lotetara aurkezten diren lizitatzaileek gutxienez 165.000 euroko negozio-bolumena egiaztatu beharko dute, guztira, azken hiru urteetan.
Lote batera aurkezten diren lizitatzaileek gutxienez 80.000 euroko negozio-bolumena egiaztatu beharko dute, guztira, azken hiru urteetan.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: lizitatzaileak zenbat lotetara aurkezten diren kontuan hartu gabe, egiaztatu beharko dute azken bost urteetan kontratuaren xedearekin lotutako jarduerak egin dituztela. Jarduera horiek, gutxienez, arlo hauetako birekin lotuta egon beharko dute:
a) Enplegu-programak egikaritzea.
b) Giza baliabideen kudeaketa.
c) Berriz enplegatzea edo birkokatzea.
d) Enplegurako prestakuntza.
e) Enplegu-agentziaren jarduera.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: maiatzaren 3a, 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen agirian eta oinarri teknikoen agirian zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko maiatzaren 12a.
5) Ordua: 11:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko maiatzaren 19a.
5) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak: agirietan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo agiriak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.