EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2016065

EDIKTUA, 155/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-03-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201601457
Maila: Ediktua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/02/08an argitaratutako 2016/02/02ko 201600012 DEKRETUA

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 155/2016.
Sekzioa: 3. sekzioa DPF.
Noiz aurkeztu zen: 2016-03-11.
Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduera: 12/2016 Dekretua, 2016-02-02koa, Administrazio Publiko eta Justizia Sailarena (2016-02-08ko EHAA, 25 zk.), zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioek, estatutupeko langileek eta lan-kontratuko langileek 2016. urtean izango duten urteko lanaldia ezartzen baita.
Bilbao, 2016ko martxoaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.