EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016064

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «ekografoak erostea Barrualde-Galdakaoko ESIaren kirurgiarako eta Durangoko anbulatoriorako» izeneko espedientearen lizitazioaren prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-03-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201601447
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako ente publikoa, Barrualde-Galdakao ESIa, Labeaga auzoa z.g., 48960, Galdakao (Bizkaia).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Barrualde-Galdakaoko ESI – Kontratazio Zerbitzua.
c) Espediente-zenbakia: G/130/20/0/0670/O631/0000/032016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: ekografoak erostea Barrualde-Galdakaoko ESIaren kirurgiarako eta Durangoko anbulatoriorako.
c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: bai, 2.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 100.500,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 100.500,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin behineko bermea: ez dagokio.
6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: Barrualde-Galdakaoko ESIa, Labeaga auzoa, z.g., 48960, Galdakao (Bizkaia).
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 25a, 12:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a) puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: bai, ikus Administrazio Klausula Berezien Pleguko Karatula.
9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Balorazio ekonomikoa, 38 puntu.
– Berme-epea, 8 puntu.
– Prebentziozko mantentzearen prezioa, 2 puntu.
– Kontsumo elektrikoa kw/h, 2 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:
– Balorazio teknikoa, 50 puntu, gutxieneko atalasea 25 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Barrualde-Galdakaoko ESIa, Helbidea: Labeaga auzoa, z.g., 48960, Galdakao (Bizkaia). Data: 2016ko maiatzaren 2a, 13:00etan.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Erakundea: Barrualde-Galdakaoko ESIa, Helbidea: Labeaga auzoa, z.g., 48960, Galdakao (Bizkaia), Data: 2016ko maiatzaren 23a, 13:00etan.
11.– Bestelako argibideak.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (456,95 euro).
13.– Hala dagokionean, deialdiari buruzko informazioa agertu edo agiriak lortzeko informatikako ataria edo web orrian: www.osakidetza.euskadi.net
Galdakao, 2016ko martxoaren 29a.
Presidentea,
SUSANA GARATE PEREZ.