EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016064

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian sortutako zaborrak eta hondakinak gaika biltzeko, eta araztegia, estolderia-sarea, putzu septikoak eta koipe-bereizgailua garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: 022-1/16).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-03-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201601446
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 022-1/16.
d) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Kontratazio Atala.
2) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti (Araba) 01192.
4) Telefonoa: 945 77 34 51.
5) Telefaxa: 945 28 23 62.
6) Helbide elektronikoa: contratacionappv@seg.euskadi.eus; Kontratugilearen profileko Internet helbidea: www.euskadi.net/contratación
7) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko apirilaren 20a.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian sortutako zaborrak eta hondakinak gaika biltzeko eta araztegia, estolderia-sarea, putzu septikoak eta koipe-bereizgailua garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa egiteko dena (espedientea: 022/16).
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Non gauzatuko den: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitza.
e) d) Gauzatzeko epea: 2 urte.
f) Luzapena: bi (2) urte.
g) Akordio-esparru bat ezartzea: ez.
h) Eskurapen-sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 90511000-2.
3.– Izapidetzea eta prozedura.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-irizpideak: prezioa eta beste irizpide ez-automatiko batzuk.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 151.537,2 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 75.768,6 euro.
Guztira: 82.000,00 euro.
6.– Bermeak.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Pleguak eta gainontzeko agiri garrantzizkoak eskuratzea.
lehenengo puntuan zehaztutako helbidean.
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: klausula administratiboen pleguan xedatutakoaren arabera.
Bestelako betebehar espezifikoak: ikus kontratuaren dokumentazioa.
Erreserbatutako kontratuak: ez.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 3ko 14:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A» eta «B», administrazio-klausula zehatzen orrian zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen orriaren 12.3 puntuan zehaztutako eran.
c) Aurkezteko lekua:
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio Atalean (N-104 errepidea, 356. km 01192 Arkauti, –Araba–) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitakoren baten.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
10.– Eskaintzak irekitzea.
1) «C» gutun-azala irekitzea: eskaintza teknikoa; aplika daitezen, balio-judizioa eskatzen duten irizpideak.
Kontratazio Mahaiak egingo du, ekitaldi publikoan.
Tokia: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (N-104 errepidea, 356. km. 01192, Arkauti,–Araba–).
Irekiera-data: 2016ko maiatzaren 11, 12:00ak.
2) Eskaintza ekonomikoa, «B» gutun-azala irekitzea:
Kontratazio Mahaiak egingo du, ekitaldi publikoan.
Tokia: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (N-104 errepidea, 356. km 01192, Arkauti,–Araba–).
Irekiera-data: 2016ko maiatzaren 17a, 12:00ak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.
13.– Bestelako argibideak: Klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eskatutakoa.
Arkauti, 2016ko martxoaren 18a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.