EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2016063

IRAGARKIA, Ondarroako Nasa Kaleko 13, 15, 17 eta 19, Kale Handiko 1 eta 7 eta Kanttoipeko 2 eta 4 etxebizitza eraikinen fatxadak eta barrualdeak konpontzeko obren lizitaziorako (Espedientea: 001/2016).

Xedapenaren data: 2016-03-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201601425
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 001/2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Ondarroako Nasa Kaleko 13, 15, 17 eta 19, Kale Handiko 1 eta 7 eta Kanttoipeko 2 eta 4 etxebizitza eraikinen fatxadak eta barrualdeak konpontzeko obra.
b) Multzotan zatitzea: bai, 2 multzotan.
c) Burutzeko lekua: Ondarroa, Bizkaia.
d) Burutzeko epea:
1. multzoa: 12 aste.
2. multzoa: 20 aste.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: premiazkoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bostehun eta berrogeita hiru mila eta zortzi euro eta hogeita hamaika zentimo (543.008,31) gehi berrogeita hamalau mila eta hirurehun euro eta laurogeita hiru zentimo (54.300,83) BEZarenak. Beraz, guztira, bostehun eta laurogeita hamazazpi mila hirurehun eta bederatzi euro eta hamalau zentimo (597.309,14), bi multzotan banatuta.
1. multzoa: ehun eta laurogeita hamabi mila eta laurogeita hamaika euro eta hamaika zentimo (192.091, 11) gehi hemeretzi mila berrehun eta bederatzi euro eta hamaika zentimo (19.209,11) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta hamaika mila eta hirurehun euro eta hogeita bi zentimo (211.300,22).
2. multzoa: hirurehun eta berrogeita hamar mila eta bederatziehun eta hamazazpi euro eta hogei zentimo (350.917,20) gehi hogeita hamabost mila eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamabi zentimo (35.091,72) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurehun eta laurogeita sei mila eta zortzi euro eta laurogeita hamabi zentimo (386.008,92).
5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko apirilaren 29a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
7.– Kontratistaren betebeharrak.
A) SOILIK 1. MULTZORA LIZITATUZ GERO: ERAIKINEN FATXADAK KONPONTZEKO KANPOKO OBRAK.
Sailkapena: ez, aukerazkoa da, karatularen 29.2.3 klausulan eskatzen den kaudimena ordezkatzeko.
Lizitatzaileek a) puntuan azaltzen den edo b) puntuan azaltzen den klasifikazioren bidez egiaztatuko dute klasifikazioa.
a) 773/2015 Errege Dekretuaren bidez emandako klasifikazioa.
Taldea: C, Azpitaldea: 4 eta Kategoria: 2
b) 773/2015 Errege Dekretuaren indarraldiaren aurretik eskuratutako klasifikazioa.
Taldea: C, Azpitaldea: 4 eta Kategoria: C
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: negozioen urteko bolumena, gutxienez, 200.000,00 eurokoa izango da azken hiru ekitaldietan, eta honela egiaztatuko da: enpresaria Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, erregistro horretan onartutako eta gordailututako urteko kontuen bidez egiaztatuko da. Erregistro horretan inskribatuta ez badago, inskribatuta egon behar duen erregistro ofizialean gordailututakoen bidez egiaztatuko da. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek Merkataritza Erregistroan legeztatutako inbentario eta urteko kontuen liburuen bidez egiaztatuko dute negozioen urteko bolumena.
B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako obren zerrendaren bidez, garrantzitsuenak ongi gauzatu izanaren ziurtagiriekin batera. Ziurtagiri horietan honako hauek adieraziko dira: obren zenbatekoa, noiz gauzatu diren eta non gauzatu diren. Halaber, lanbideko arauen arabera egin direnetz zehaztuko da, eta ea ongi bukatu diren. Azken 10 urteetan, gutxienez, eraikuntza-obra bat egin dela egiaztatu behar da. Eraikuntza-obrak 200.000,00 eurotik gorako aurrekontua izan behar zuen.
B) SOILIK 2. MULTZORA LIZITATUZ GERO: ETXEBIZITZA BARRUALDEAK KONPONTZEKO BARNEKO OBRAK.
Sailkapena: ez, aukerazkoa da, karatularen 29.2.3 klausulan eskatzen den kaudimena ordezkatzeko.
Lizitatzaileek a) puntuan azaltzen den edo b) puntuan azaltzen den klasifikazioren bidez egiaztatuko dute klasifikazioa.
c) 773/2015 Errege Dekretuaren bidez emandako klasifikazioa.
Taldea: C, Azpitaldea: 4 eta Kategoria: 3
d) 773/2015 Errege Dekretuaren indarraldiaren aurretik eskuratutako klasifikazioa.
Taldea: C, Azpitaldea: 4 eta Kategoria: d)
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: negozioen urteko bolumena, gutxienez, 400.000,00 eurokoa izango da azken hiru ekitaldietan, eta honela egiaztatuko da: enpresaria Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, erregistro horretan onartutako eta gordailututako urteko kontuen bidez egiaztatuko da. Erregistro horretan inskribatuta ez badago, inskribatuta egon behar duen erregistro ofizialean gordailututakoen bidez egiaztatuko da. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek Merkataritza Erregistroan legeztatutako inbentario eta urteko kontuen liburuen bidez egiaztatuko dute negozioen urteko bolumena.
B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako obren zerrendaren bidez, garrantzitsuenak ongi gauzatu izanaren ziurtagiriekin batera. Ziurtagiri horietan honako hauek adieraziko dira: obren zenbatekoa, noiz gauzatu diren eta non gauzatu diren. Halaber, lanbideko arauen arabera egin direnetz zehaztuko da, eta ea ongi bukatu diren. Azken 10 urteetan, gutxienez, eraikuntza-obra bat egin dela egiaztatu behar da. Eraikuntza-obrak 400.000,00 eurotik gorako aurrekontua izan behar zuen.
C) BI MULTZOTARA LIZITATUZ GERO.
Sailkapena: bai.
Lizitatzaileek a) puntuan azaltzen den edo b) puntuan azaltzen den klasifikazioren bidez egiaztatuko dute klasifikazioa.
e) 773/2015 Errege Dekretuaren bidez emandako klasifikazioa.
Taldea: C, Azpitaldea: 4 eta Kategoria: 3
f) 773/2015 Errege Dekretuaren indarraldiaren aurretik eskuratutako klasifikazioa.
Taldea: C, Azpitaldea: 4 eta Kategoria: d)
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 2a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 75 puntu.
A) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
B) Berme-epea. Ponderazioa: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 25 puntu.
A) Lanen azalpen- eta justifikazio-memoria. Ponderazioa: 15 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.1 puntua.
B) Lan-programa eta errendimenduen justifikazioa. Ponderazioa: 10 puntu. Ebaluatu daitezkeen irizpideak: ikus karatularen 30.1 puntua.
10.– «C» gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko maiatzaren 12a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– «B» gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2016ko ekainaren 2a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.