EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016062

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, zerbitzu hauek kontratatzeko espedientearen lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa: Amurrioko osasun-zentroa eraikitzea.

Xedapenaren data: 2016-03-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201601407
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak:
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45 - 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Helbide elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea. Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente-zenbakia: G/000/20/0/0613/O631/0000/032016
2.– Kontratuaren xedea:
a) Mota: obrak.
b) Azalpena: Amurrioko osasun-zentroa eraikitzea.
c) Loteka banatzea eta kopurua: ez.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Amurrio.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: 12 hilabete.
f) Luzatzeko aukera: ez.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.
h) CPV (Nomenklatura-erreferentzia): 45000000
3.– Izapidetzea eta prozedura:
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak (% 48):
c.1.1.– Memoria deskriptiboa: 33 puntu.
c.1.2.– Lan-programa: 15 puntu.
c.2.– Formula bidezko irizpide ebaluagarriak (% 52):
c.2.1.– Eskaintza ekonomikoa: 35 puntu.
c.2.2.– Eskaintzaren barne-koherentzia: 10 puntu.
c.2.3.– Berme-epea: 7 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 3.518.560,00 euro, BEZik gabe.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 2.932.134,95 euro, BEZik gabe.
6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak:
a) Sailkapena: Taldea C), Azpitaldea 4), Kategoria 5).
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era:
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 29an, 13:30ean.
b) Aurkezteko modua: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero, zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko gonbita: ez dagokio.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Eskaintzaileak eskaintzari zenbat denbora eutsi behar dion: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik kontatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiago luzatu ahal izango da epe hori, 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra dagoenean (balio anormal edo neurrigabeak).
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideena irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko maiatzaren 3an, 12:30ean
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko maiatzaren 17ean, 12:00etan.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (461,52 euro).
11.– Noiz bidali den iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): ez dagokio.
12.– Beste argibide batzuk: pleguetan ageri direnak. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.eus Obraren proiektuari dagokionez, planoak eta gainerako dokumentazioa lizitatzaileen eskura daude helbide honetan: https://osabox.osakidetza.net/index.php/s/Qrj9M1kRhh5hk49
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.
Kontratazio Mahaiko presidentearen ordezkoa,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.