EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2016062

IRAGARKIA, ondoko helburua duen zerbitzutako administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: Euskal Autonomia Erkidegoko justiziako profesionalen atari korporatiboa (e-kolabora) dinamizatzea eta hobetzea, eta, orobat, aipatu profesionalen artean, kanpoko zein barruko komunikazioa eta lankidetza kudeatzeko eredua.

Xedapenaren data: 2016-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201601405
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 84 96.
5) Telefaxa: 945 01 90 29.
6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-04-18.
d) Espedientearen zenbakia: A-003-DAPJ-2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko justiziako profesionalen atari korporatiboa (e-kolabora) dinamizatzea eta hobetzea, eta, orobat, aipatu profesionalen artean, kanpoko zein barruko komunikazioa eta lankidetza kudeatzeko eredua.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko egoitza judizialak.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamabi (12) hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 80510000-2.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula berezien pleguko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz:
1.– Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: haztapena, guztira: 51 puntu.
– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu. Formula: Ikusi karatularen 30.2 puntua.
2.– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk: haztapena, guztira: 49 puntu:
● Zenbait mailatan lankidetza sustatzeko, kanpoko eta barruko komunikazioa eta lankidetza kudeatzeko eredua sortzeko lan-egitasmoa; betiere, sustapen hori hauekin egitekotan: lan-taldeak, on-lineko zein era presentzialeko batzarrak, on-lineko zein era presentzialeko mintegiak, eta e-kolabora lankidetza-atariaren kudeaketa. Haztapena: 30 puntu.
● Komunikazio-egitasmoa bat prestatzea eta berori exekutatzea, zeinetan sartzen baitira atari korporatiboan abiarazitako jarduerak garatzeari lotutako ekintzak. Haztapena: 15 puntu.
● Metodologiak eta mekanismoak definitzea, honako hauek zehazten direlarik: kalitatea ziurtatzeko eta zerbitzuen gaineko segimendua eta kontrola egiteko jarduerak, entregatzekoak eta emaitzak, eta, orobat, mantentze- eta kudeaketa-taldea laguntzeko euskarria, eta atari korporatiboaren bilakaera. Haztapena: 4 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 211.570,26 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 105.785,12 euro. Zenbatekoa, guztira: 128.000 euro.
6.– Eskatutako bermeak:
● Behin-behinekoa: ez.
● Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak.
a) Eskatzen den sailkapena: ez da eskatzen.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala: kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: betekizunak: kontratuaren helburuari doazkion jardueren arloan –halakotzat jotzen dira atari korporatiboak dinamizatu eta hobetzea–, azken hiru urtetan, urteko gutxienez 80.000 milako negozio-bolumena izatea (BEZa gabe). Egiaztapenak egiteko baliabideak; azken hiru urteetan, kontratuaren helburuari doazkion jardueretan izandako negozio-bolumenari buruzko deklarazioa. Gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratu honetako antzeko eta berdinak diren zerbitzuetan, azken bost urteetarik exekuzio handienekoan, gutxienez. 100.000 euro exekutatu izana lizitatzaileek, gutxienez; halakotzat jotzen dira irakaskuntzako eta prestakuntzako zerbitzuak. Egiaztatzeko modua: azken bost urteetan egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda, honako hauek adieraziz: zenbatekoa; datak eta zerbitzu edo lan horien hartzaile publiko edo pribatuak. Emandako zerbitzuak edo egindako lanak egiaztatzeko, jasotzailea sektore publikoko erakundea denean, eskumena duen organoak emandako edo ikus-onetsitako ziurtagiria aurkeztu behar da; jasotzailea subjektu pribatua denean, berriz, hark emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da, eta halakorik ezean, enpresaburuaren aitorpen bidez.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 22ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez neurtzekoak diren irizpideak:
● Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan kokatua.
● Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).
● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
● Eguna eta ordua: «C» gutun-azala: 2016-05-04ko 10:00ak.
b) «B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz zenbatu daitezkeen irizpideak.
Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan kokatua.
– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna eta ordua: «B» gutun-azala: 2016-05-11ko 10:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.