EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-04-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2016061

IRAGARKIA, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren agindu bat jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, aldez aurreko onespena ematen zaio Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzen duen dekretu-proiektuari, eta entzunaldi eta jendaurreko informazioaren izapideari ekin.

Xedapenaren data: 2016-03-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201601388
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko martxoaren 18ko Aginduaren bidez, hasierako onespena ematen zaio Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartzen duen dekretu-proiektuari.
Beraz, dekretu-proiektuak administrazioen eta ingurumena babesteko helburuak lortu nahi dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeen entzunaldiaren izapidea bete behar du, eta berrogeita hamabost egun naturaleko jendaurreko informazioaldia ireki behar da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aipatutako epean, dekretu-proiektuaren dokumentazioa agerian egongo da, bai Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuaren egoitzan (Madariaga Dorretxea, San Bartolome Auzoa 35, 48350 Busturia, Bizkaia), bai honako helbide elektroniko honetan: http://www.euskadi.eus/urdaibai
Hala nahi duenak dekretu-proiektuaren edukiari buruz egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izango ditu. Alegazioak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariari bidali behar zaizkio, bai formatu elektronikoan, https://www.euskadi.eus/ egoitza elektronikoaren bidez, bai aurrez aurre herritarrei arreta emateko Zuzenean bulegoetan, aipatutako Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuaren egoitzan, edo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.