EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016059

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1212/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-03-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201601330
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1212/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Elisa Britez De Garcia.
Abokatua: Martin Ortiz De Zarate Rodriguez.
Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.
Demandatua: Francisco Javier Gimenez Britez.
Gaia:
Judizio horretan, epaia eman da 2015-05-15ean. Hona hemen epaitza:
268/2015 EPAIA
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamabosteko maiatzaren hamalaua.
Belén González Martínek, Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu: epaitegi honetan seme batentzako neurrien gainean bideratutako 1212/2014 prozeduran autoak. Eta horietan parteak honakoak izan dira: demandatzaile legez Elisa Britez de García, Escaño prokuradorearekin; demandatu legez Francisco Javier Jiménez Britez, auzi-ihesean dena, ordezkaritza prozesalik gabe; eta Ministerio Fiskala. Eta Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du:
Francisco Javier Gimenez Britez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUNA.