EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2016058

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 416/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-02-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201601305
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 416/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Paola Karina Ramirez Bastidas.
Abokatua: Oscar Fernandez Sola.
Prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte.
Demandatua: Alexander Patricio Suarez Andrade.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-16an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
XXXXX adingabekoaren eta bere gurasoen arteko harremanak arautzeko neurriak onartzen ditut. Honako hauek dira gurasoak: Paola Karina Ramírez Bastidas, Iker Legorburu Uriarte prokuradoreak ordezkatua; eta auzi-ihesean den Alexander Patricio Suárez Andrade. Hauek dira neurriok:
– XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahalaren erabilera Paola Karina Ramírez Bastidas-ek bakarrik izango du.
– Adingabearen zaintza eta jagoletza Paola Karina Ramírez Bastidas amari dagozkio, eta, beraz, adingabea amarekin biziko da Bilbon, haren etxean (José María Ugarteburu kalea 7, 5. D). Etxebizitza horretan finkatzen da adingabearen legezko egoitza.
– Ez da ezartzen bisita-erregimenik.
– XXXXX alabarentzako eta Alexander Patricio Suárez Andraderen kargura, 250 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da, 12 hilabetez, urte bakoitzaren hasieran eguneratuko da KPIren arabera. Hilabeteko lehen bost egunetan ordaindu behar da, horretarako izendatutako kontu-korrontean diru sartuz.
Aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte; halakotzat hartuko dira osasun publikoak bere gain hartzen ez dituen hezkuntza- eta osasun-gastuak. Ez dira aparteko gastutzat hartuko eskola-matrikulak, -liburuak edo -materiala. Aparteko gastua egiteko beharra ikusten duen gurasoak, aurretik, besteari jakinarazi beharko dio, honek bere adostasuna eman dezan, salbu eta beharrizana ohiz kanpokoa eta presakoa denean.
Ez da kostuei buruzko erabakirik hartzen.
Jakinaraz bekie epai hau Fiskaltzari eta alderdiei, eta ohartarazi ere haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa aurkezteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Eta honen bitartez, epaia eman, agindu eta sinatzen dut nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile naizenak.
Alexander Patricio Suarez Andrade demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 18a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.