EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2015058

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2015-2016 ikasturteko Irale programaren lehen txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuei edo gizarte-ekimenezkoei emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena

Xedapenaren data: 2015-12-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201601298
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/06/18an argitaratutako 2015/06/17ko AGINDUA [201502711]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 17ko Aginduak (2015-06-18ko EHAA), IRALE programaren baitan 2015. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2015-2016 ikasturtearen lehen txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren irakasleen zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2015-2016 ikasturteko lehen txandan Iraleren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda.
Eranskinean adierazten da 2015-2016ko lehen txandan Iralen izan diren irakasleen zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.