EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2016057

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 9koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen duen trena zerbitzuaren 2016. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201601274
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2016ko martxoaren 9an egindako bilkuran, hartu duen Erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori trena zerbitzuen 2016. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz. Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 151eko Aginduak xedatutakoaren arabera (uztailaren 64ko EHAA, 128. zenbakia).
2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2016. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA (Eusko Tren) enpresak ematen duen tren-zerbitzuaren 2016. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
a) Tarifa Orokorrak.
c) Tarifa Murriztuak.
Bigarrena.– Erabaki honek 2016ko apirilaren 4etik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 9a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.