EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2016056

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 10ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2015-2016 ikasturterako diru-laguntzen deialdia ebazten da.

Xedapenaren data: 2016-03-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201601256
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/11/05ean argitaratutako 2015/10/15eko AGINDUA [201504678]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 15eko Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasiberrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko 2015-2016 ikasturtean.
Agindu horren 10. artikuluan ezartzen denez, agindu berean ezarritako irizpideak erabiliz, Eskolatzeko Lurralde Batzordeek baloratuko dute, Berritzegune eskudunaren laguntzaz, aurkeztutako programa kulturartekotasuna lantzeko egokia den, eta koordinatzailearen nortasuna egiaztatuko dute; halaber, hizkuntza indartzeko laguntza-eskaerak aztertu eta baloratuko dituzte.
Eskolatzeko Lurralde Batzordeek egindako proposamenak azterturik, eta aurkeztutako eskabide-espedienteak ikusirik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko.
Bigarrena.– II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, kulturartekotasuna sustatzeko programak landu, zuzendu eta kudeatzeko. Izan ere, lehen hezkuntzan eta/edo derrigorrezko bigarren hezkuntzan hezkuntza-itunak dituzten ikastetxeak dira eta 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen matrikulan etorkinen ehunekoa % 17 baino handiagoa da.
Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako ikastetxeei diru-laguntza ukatzea, kasuan kasurako aipatzen diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Emandako diru-laguntzak bat datoz eskatutako zenbatekoekin, aginduan aurreikusitako gehieneko diru-kopuruak gainditu barik.
Bosgarrena.– Bi epetan ordainduko da:
a) Onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 80koa izango da lehenengo ordainketa, deialdia ebatzi ondoren, aipatutako aginduaren 15.a) artikuluan emandako diru-laguntza onartzeko epea igarota, diru-laguntzari berariaz uko egin gabe.
b) Gastua justifikatzen duen dokumentazioa 2016ko irailaren 15a baino lehenago jaso beharko da, diru-laguntza likidatzeko. Diru-laguntzaren guztizkoak ezin izango du ebazpenean onartutako zenbatekoa gainditu, ezta egindako gastuaren zenbatekoa ere. Guztizko zenbateko horretatik, lehenengo ordainketaren kopurua kenduko da eta, hala badagokio, aldea ordaindu edo erreklamatuko da.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 10a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.