EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016055

IRAGARKIA, 2016ko otsailaren 17koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Osalaneko Laneko Osasunaren Unitateak egindako dokumentazio-errekerimendu bat jakinarazteko dena

Xedapenaren data: 2016-02-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201601240
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Osalaneko Laneko Osasunaren Unitateak egindako dokumentazio-errekerimenduaren prozeduran,
Aipatutako hitzarmena/ebazpena/proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5. artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako arauan ezarritakoa aplikatuz, iragarki hau argitaratzen da.
Honen bitartez, 2015eko maiatzaren 15ean Osalaneko Laneko Osasunaren Unitateak honako dokumentazio hau helarazteko errekerimendua egin zuela jakinarazten zaio:
● Ixteko erabakia hartu zuenean PZa itunduta zeukaten enpresen zerrenda, Malga kanpoko prebentzio-zerbitzua desagertu ondoren osasunaren zaintza zein prebentzio-zerbitzurekin itundu duten adieraziz.
● Langileen laneko historia klinikoak eskualdatzeko erabilitako prozedura, eskualdatzearen hartzaile izan den prebentzio-zerbitzu bakoitzeko osasunaren zaintzaren arduraduna nor den zehaztuz.
● Jarduera bertan behera utzi izanaren ondorioz, gorde beharrekoak diren laneko historia klinikoak eskualdatzeko prebentzio-zerbitzurik ez duten enpresen zerrenda.
● Laneko historia klinikoak eskualdatzeko beharrezko prozedurak egiteko baimena jaso dezaketen osasuneko langile espezialisten harremanetarako datuak edo kontratua.
Legezko ohartarazpenak: Dokumentazioa 15 eguneko epean aurkeztu beharko da, Osalaneko Laneko Osasunaren Unitateari, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zerbitzu Orokorretan, jakinarazpen hau egiten zaion egunetik hasita –helbidea: Dinamita bidea z.g., Barakaldo– eta bertan jakinarazpen hau eragin duen espedientea kontsultatu ahal izango da.
Errekerimendu hau ez betetzea osasun arloko administrazioei edo beren eragileei osasun arloko ikuskaritza- edo kontrol-jardueretarako datuak edo informazioa ematearen edo haiekin elkarlanean aritzearen kontrako jokabidetzat joko da, eta falta larritzat hartu ahal izango da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 36.2.b)2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hau guztia publiko egiten da eranskinean agertzen diren interesdunek jakin dezaten, eta haientzako banako jakinarazpenaren balioa dauka.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Barakaldo, 2016ko otsailaren 17a.
OSALANeko zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.