EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016055

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 375/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-01-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201601233
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 375/2014 prozedura bideratu da, Cinthya Carolina Ramirez Florentin-ek eskatuta, David Manuel Rojas Alzubialde-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
EPAITZA
Auzi-ihesean den David Manuel Rojas Alzubialde-ren aurka, Cinthya Carolina Ramirez Florentin-en izenean eta ordez Rodríguez Inchausti prokuradoreak demanda osorik baiesten dut; eta honako erabaki hauek hartzen ditut:
1.– XXXXX adingabekoaren gaineko zaintza eta jagoletza ama eta auzi-jartzaileri denari ematen zaizkio.
2.– Guraso-ahal partekatua, aitari dagokionez etenda geratzen delarik.
3.– Bisita-erregimena: aita alabarekin egon daiteke, Bizkaitik kanpo bizi delarik, adingabekoaren bizilekuan, berrogeita zortziko aurrerapenaz abisatuz gero; eta adostasunik ez bada, asteburu birik behin, jaiegunetan eta zubietan ordutegi horretan egongo aita adingabekoarekin, baldin eta egun horiek bat badatoz asteburuarekin; oporretan, eguberrietan eta aste santuan aita adingabekoarekin egon daiteke, Getxon, oporraldi bakoitzeko aste batez gaua egiteko eskubiderik gabe, 10:00etatik 19:30etara, eta adostasunik ez bada, urte bikoitietan lehen astea dagokio eta bakoitietan bigarrena; udan, beste oporretan bezala, gaua egin gabea hilabete oso egon daitekeelarik ordutegi bererarekin, urte bikoitietan uztaila eta bakoitietan abuztua; edonola ere, ezin izango da aldendu Bizkaitik, amaren baimenik gabe, eta lurralde nazionaletik, epailearen baimenik gabe.
Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz kostuak.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:0. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen; eta nik, Justizia Administrazioko Letratu naizenez, guzti horren fede ematen dut, Getxon, bi mila eta hamabosteko urriaren zortzian.
Eta David Manuel Rojas Alzubialde demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko urtarrilaren hogeita zazpian.
IDAZKARIA.