EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016053

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1112/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-02-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201601184
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1112/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Reyna Celeste Ciprian Cuevara.
Abokatua: Rafael Barbara Gutierrez.
Prokuradorea: Azucena Rodriguez Rodriguez.
Demandatua: Rafael Maretinez Mata.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:
71/2016 EPAIA
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamaseiko otsailaren hamarra.
M.ª Belén González Martínezek, Gasteizko eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurrietarako 1112/2014 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Reyna Celeste Criprian Guevara andrea –Rodríguez andrea prokuradore duela–, eta, bestetik, Rafael Martínez Mata demandatua, auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe; Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako hau ebatzi du epaileak.
Rafael Maretinez Mata demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.