EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016053

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 257/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-02-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201601182
Maila: Ediktua
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 257/2015, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: E. O.
Alderdi demandatua: Fred Ogbahon.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua:
659/2015 Epaia
Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamabosteko azaroaren bia.
Alderdi demandatzailea: E. O.
Abokatua: Beatriz Quintela Rodriguez.
Prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.
Alderdi demandatua: Fred Ogbahon.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.
EPAITZA
Partez baiesten dut E. O.k Fred Ogbahonen aurka aurkeztutako demanda; horrenbestez, XXXXX eta YYYYY seme-alabekiko harremanetarako behin betiko neurri adostu hauek onartu behar ditut:
A) Amari esleitzen dizkiot seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza; guraso ahala, berriz, bi gurasoena izango da. Horrekin batera, bisita-araubide ezartzen da zaintza ez duen gurasoaren alde, adingabeek bi urte egin arte; berrikusi egingo da adin horretan bisita-araubidea.
Astean zehar, hiru egun astean, eguneko 3 ordu, guraso biek adosten duten ordutegian. Ados jarri ezean, adingabeekin egongo da aita astelehen, asteazken eta ostiraletan, 7etatik 9etara; eta asteburuetan, larunbatero 4etatik 8etara.
Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporrak erdibana hartuko dituzte, baina gaurik gabe, eta amak aukeratuko du urte bikoitietan, eta aitak bakoitietan.
B) Seme-alabetako bakoitzarentzat mantenu-pentsio bat ezartzea, zaintza ez duen gurasoaren kargura; hilean 50 eurokoa izango da (100 euro bientzat), hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.
C) Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, % 50 bakoitzak. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.
D) Seme-alaba adingabeei eta amari esleitzen zaie familia-etxebizitzaren erabilera (Juan de la Cierva kalea 2, 2. solairuartea, Sestao).
Auzialdi honetan sortutako kostuak ez dira berariaz ezarriko.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ....... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2016ko otsailaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.