EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2015051

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo handitzeko diru-laguntzak emateko dena.

Xedapenaren data: 2015-12-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201601134
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/09an argitaratutako 2015/07/09ko AGINDUA [201503055]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 9ko Aginduak arautzen du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo handitzeko diru-laguntzak emateko modua (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako 2015eko uztailaren 9ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Berantevillako Udalari 4.000,00 euroko diru-laguntza ematea, sortu berri duen liburutegia funtsez hornitzeko.
Bigarrena.– Eranskinean zehazten den bezala, bertan aipatzen diren den guztizko 666.000,00 diru-laguntza ematea liburutegiko funtsak berritzeko.
Interesdunek, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.