EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016050

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetarako inprimaki ofizialak eta ez ofizialak, bozkatzeko gutun-azalak eta gainerako gutun-azalak egin eta banatzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboa lizitatzeko dena (Espedientea: PE-027/16).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-03-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201601117
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: PE-027/16.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Lote-banaketa eta kopurua: bai, 3 (ikus preskripzio teknikoen agiriaren IV. eranskina).
c) Egiteko tokia: kontratuaren xede diren prestazioak enpresa esleipendunaren instalazioetan egingo dira.
d) Egiteko epea edo entregatzeko azken eguna: egiteko epeak hauteskunde-egutegiak ezarriko ditu (ikus preskripzio teknikoen agiria).
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.
Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 132.231,41 euro. BEZa (% 21) 27.768,59 euro. Guztira 160.000,00 euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZa kanpo.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko apirilaren 1a.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, hala badagokio: karatularen 29.2 zenbakian aurrez ikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 4a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azala/gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatulako puntuek adierazten duten edukiarekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasuneko kontratazio-mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabetez, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko baitzaizkio SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balio anormalak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea: bai.
1) «B» gutun-azalak irekitzeko tokia:
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio-mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «B» gutun-azalaren data: 2016ko apirilaren 21a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saila - Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 14a.
Kontratazio-mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.