EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016048

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 29koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait diru-laguntza, herritar orok izan dezan horien berri. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 29ko Aginduaren bidez arautu ziren diru laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako Agenda 21 programak 2015-2016 ikasturtean garatzeko eman beharreko diru-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiteko aginduaren bidez, alegia.

Xedapenaren data: 2016-02-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201601065
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/04/30rean argitaratutako 2015/04/29ko AGINDUA [201501916]

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da. Agindu horrek xedatzen du nahitaezkoa dela emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.
Horrenbestez, hauxe
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda ondoko eranskinean zehazten da:
Eranskina.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako Agenda 21 programak garatzeko emandako diru-laguntzen zerrenda (2015eko apirilaren 29ko Agindua, 2015eko apirilaren 30eko EHAA - 79. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 29a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.