EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2015048

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana garatzeko diru-laguntzak esleitzen dituena.

Xedapenaren data: 2015-12-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201601061
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/02/27an argitaratutako 2015/02/23ko AGINDUA [201500973]

1.– 2015eko otsailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, argitara eman zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 23ko Agindua. Agindu horrek 2015-2016 aldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten du.
2.– Aginduaren 9. artikuluak esaten du diru-laguntzak emateko prozedura finkatzerakoan laguntza-deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko dela. Horrezaz gain, 12. artikuluan, azaltzen da ebazpen proposamena balorazio-batzorde batek landuko duela, bai eta batzorde hori zein kidek osatuko duten ere. Bukatzeko, batzordekideek jarraituko dituzten irizpideen nondik norakoak 10. artikuluan jasotzen dira.
Horiek guztiak, eta balorazio-batzordearen erabaki-proposamena aintzat hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehengoa.– I. eranskinean jasotzen diren toki-erakundeei bertan zehazten diren diru-laguntzak esleitzea. Eranskin horretan, onuradun bakoitzari esleitutako kopuruak ematen dira, multzoka (A, B eta C) eta guztira, bai eta 2015an bakoitzari dagokion % 25a, 2016an dagokion % 50a eta 2017an dagokion % 25a.
Bigarrena.– II. eranskinean jasotzen diren toki-erakundeen eskabideak bazterrean uztea, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Agindutako diru-laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko, deialdia arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 23ko Aginduak (2015eko otsailaren 27ko EHAAn) 14., 18. eta 19. artikuluetan dioena hartuko da aintzat.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesatu orori jakinaraztea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek esleitutako diru-laguntzak eta laguntza horien jasotzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (4/1999 Legeak emandako idazketan) ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.