EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-03-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016047

IRAGARKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2014ko abenduaren 19ko bilkuran hartutako erabakiari buruzkoa; erabaki horren bidez behin betiko onesten da Berangoko Udalaren 2013ko ekitaldiko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena.

Xedapenaren data: 2016-02-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201601050
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2014ko abenduaren 19an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Berangoko Udalaren 2013ko ekitaldiko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betetzeko, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
HKEEren osoko hau egin ostean, HKEEren lehendakaria berriz izendatu denez (17/2015 Dekretua), idatzi honen bitartez bilkura horretan hartutako erabakiaren eduki osoa ontzat ematen da.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.